198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. 1/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 1690 4820001 Animaliei arreta emateko zerbitzua, 200,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

2. 2/2021 kreditu-gehigarria:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

2391/2260901

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduketak

200,00

9200/14300

Ekarpen administratiboa

300,00

9200/46900

Administrazio elkarteak

1.500,00

2.000,00

Gastu horiek partida honen kargura finantzatuko dira: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

3. 3/2021 kreditu-gehigarria, gastu-partida honetarako: 9200-6230002 Administrazio elektronikoa, 750,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 7508002 Administrazio elektronikorako dirulaguntza, zenbateko berarekin.

Aranaratxen, 2021eko abuztuaren 9an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2112334