198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

800E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren txostena egiten duena Cintruénigoko (Nafarroa) udal industrialdean, D kalean, hiri hondakinak biltegiratzeko lurzati baterako jarduera sailkatuaren lizentziaren proiektuari buruz, Abid Redouanek sustaturik.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedurari hasiera emateko asmoz, eta behin egiaztaturik dokumentazioak baldintza guztiak betetzen dituela, bai sektoreko legediak ezarritakoak, bai Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak Biodibertsitatearen Zerbitzuari igorri dio goian aipatutako espedientearen ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera.

Aipatutako proiektuaren ezaugarriak ikusirik, proiektua 21/2013 Legearen II. eranskineko 9 d) taldean sailkatzen da (jardueraren zati bat nabe baten kanpoko aldean eta industrialdearen barruan egiten da, nahiz eta lurzorua hormigoiztatua dagoen). Hortaz, lege horretan xedatutakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedurari jarraitu behar zaio.

21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen inpaktuaren txostena eman aurretik, Biodibertsitatearen Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, beren eskumeneko gaiei dagokienez oharrak edo iradokizunak egin ditzaten. Honako hauei egin zaie kontsulta: Hondakinen Atala, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala, Erriberako Hondakinen Mankomunitatea eta Cintruénigoko Udala. Legez ezarritako epean, ez da erantzunik jaso.

Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Jarduera Cintruenigoko udal mugartean egin behar da, 4. poligonoko 2196. lurzatian, herri horretako industrialdearen barruan. Lurzatian jadanik dauden instalazioak erabiliko dira, eta ez da inolako obrarik egin beharrik. Ez du argindarraren hornidurarik behar, eta, uraren eta saneamenduaren hornidurarako, industrialdearen zerbitzuak erabiliko dira.

Lurzatia errenktangularra da, 1.181,01 m²-koa, non nabe txiki bat eta estalpe bat dauden, eta hormigoizko zoladura duen alde bat atari zabalean. Lurzatiaren gainerako espazioa eraikuntzarik gabe dago, obra moduko etxola mugikor txiki bat izan ezik, bulegoa eta komuna dituena, lurzatian sartu eta eskuinaldean dagoena.

Kanpoko aldean egin behar den jarduera bera da, hots, hiri hondakinak bildu, sailkatu eta biltegiratzea, baina metalezko hondakinak baizik ez dira bilduko, altzairuzko edo aluminiozko elementuak eta/edo kobrezko hodiak (hondakin ez-arriskutsuak), harik eta enpresa kudeatzailearen esku uzten diren arte, zentrora etorriko baita hondakinak jasotzera.

Hondakinen sailkapena eta bilketa hormigoizko zoladura duten lurretan eginen da beti, lurzatiaren barreneko aldean, atari zabalean.

Jarduera egunez egiten da, eta zarata-emisioa, kasu bakan batzuetan izan ezik, ez da 75 dBA-tik gorakoa izaten. Ez da isurketarik egiten, eta saneamenduko urak udal kolektorera eramaten dira. Era berean, ez da ke, gas edo hauts jaulkipenik egiten.

Dokumentazioan “Ingurumen arloko agiriarekin” parekatu daitekeen atal bat sartu da, non zuzenketa neurriak eta inpaktuetarako prebentzio neurriak jasotzen diren, proiektuaren ingurumen bateragarritasuna bermatzen dutenak, eta, horrez gainera, zarata eta bibrazioak kontrolatzeko neurriak, eta, orobat, atmosferara egiten diren isurketak, ur isurketak, sortzen den trafikoa eta hondakinen kudeaketa kontrolatzekoak. Horren guztiaren edukia ikusita, jarduera lokalizatzen den industria eremuan, nahikotzat jotzen da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Kontsulten ondorioz, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen III. eranskinean horri begira jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, Biodibertsitatearen Zerbitzuak, Ingurumen Eraginaren Atalaren bidez, adierazi du behar bezala egin dela ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura, eta zehaztu du proiektuak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, behar diren funtzionamendu baldintzak betez gero. Baldintza horiek proiektuaren baimen substantiboan txertatuko dira.

Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Cintruénigoko (Nafarroa) udal industrialdean, D kalean, hiri hondakinak biltegiratzeko lurzati baterako jarduera sailkatuaren lizentziaren proiektuak, zeina Abid Redouanek sustatu baitu, ez du eragin nabarmenik ingurumenean, eta, beraz, ez da hari buruzko ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntik egin behar, 21/2013 Legearen II. tituluko I. kapituluko 1. atalean aurreikusi bezala.

2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da errekurtsorik jarri, deusetan ukatu gabe proiektua onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jartzen ahal direnak edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jartzen ahal direnak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Hondakinen Atalari, Cintruénigoko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2112033