198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

188E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, 2021eko deialdiko oinarriak aldatzen dituena EIU-SINAI I+G+b jarduerak egiteko bonuak emateko. DDBN identifikazioa: 551608.

Berrikuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 19E/2021 Ebazpenaren bidez, 2021eko deialdia onetsi zen EIU-SINAI I+G+b jarduerak egiteko bonuak emateko. Deialdia 2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23koan.

Deialdiko kreditua 195.000 eurokoa zen, eta horren banaketa egokia egiteko xedez, diruz lagungarriak ziren jarduketen kopurua mugatu zen: gehienez bi jarduketa enpresaren arloko I+G+b unitate (UIE) bakoitzeko. Laguntzak exekutatzen hasi zirenetik zenbait hilabete igaro ondoren, ikusi da mugatze horren ondorioz deialdirako baimendutako kreditu gehiena gastatu gabe geldituko dela. Hori dela eta, laguntzaren oinarri arautzaileak aldatzen dira, eta UIE bakoitzeko diruz lagungarriak diren jarduketen mugatzea kentzen da. Horrela ere, deialdiaren xedea betetzea ahalbidetuko da: enpresaren arloko I+G+b unitateen jarduera berritzaileak areagotzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 2021eko deialdiko oinarri arautzaileak EIU-SINAI I+G+b jarduerak egiteko bonuak emateko, 4.2 apartatua kenduta. Eskatzaile bakoitzak 2 jarduketatarako laguntza jasotzen ahal du gehienez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2112610