197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2021eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu transferentzia honako partiden artean egingo da:

Handituko/Sortuko den partida eta kopurua:

–“2391-62700, Genero indarkeriaren aurkako eta berdintasuna sustatzeko ekintzak 1.826,43 eurotan handituko da.

Handitze hori honakoen bitartez finantzatuko da:

a) Gastu partiden murrizketarekin finantzatuko da:

–“3200-6220002, Eskol-Etxea” 776,21 euroko murrizketa.

b) Diru-sarrera berriak edo handiagoak:

–“72000 Estatuko Berdintasunerako eta Genero Indarkeriaren Aurkako Idazkaritzako Dirulaguntza” 1.050,22 euro.

Areson, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2112560