197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Aranaratxeko Udalak, 2021eko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Udal Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Aranaratxeko Udalaren egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://www.aranarache.es

Aranaratxen, 2021eko abuztuaren 9an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2112339