197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, garapenerako lankidetza proiektuak 2021ean eta 2022an egiteko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 579798.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/579798).

Deialdi honen xedea da gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak ematea, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak kofinantzatzeko. Programa horiek atzerrian giza garapena sustatzea izanen dute helburu, honako eremu hauei lehentasuna emanez:

–Osasun alorra, modu integralean, helburu duten proiektuak.

–Emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko direnak.

–Ingurumenaren saneamenduko proiektuak: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.

–Oinarrizko hezkuntza: lehen hezkuntza den-denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea.

–Ekonomia solidarioa, kooperatibak, elikadura burujabetza, finantza solidarioak eta abar, bai eta antolamendua indartzeko, parte-hartze politikorako eta giza eskubideak babesteko proiektuak ere. Komunitatearen-talde bereziki zaurgarrien antolamendua hobetzeko gaitasuna lortzeko proiektuak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak eta errefuxiatuak.

–Habitat eta eremu hondatuak berreskuratzea, eremuaren garapen sozioekonomikoa hobetzeko helburuarekin.

Era berean, Antsoaingo herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat erantsiko zaie proiektuei, herrialde horien egoera agerian uzteko, haien arazoei buruz hausnarketa kritikoak egiteko jarrerak garatzeko eta gai honen guztiaren inguruan jendearen parte hartze aktiboa sustatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera.

Dirulaguntza hau biurtekoa izanen da. Gehieneko zenbatekoa 70.000 eurokoa izanen da, Antsoaingo Udalaren gastuen aurrekontuko garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak izeneko 1-23992-4820009 partidaren kargura, 2021. eta 2022. urteen artean banatuta: 35.000 euro 2021eko ekitaldiaren kontura, eta 35.000 euro 2022ko ekitaldiaren kontura.

Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten erakundeek bi justifikazio eta finantza txosten aurkeztu beharko dituzte Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorrean, deskriptiboak eta proiektuaren garapenaren egoerari buruzkoak:

–Lehenbizikoa, 2021eko urteari buruzkoa, 2022ko maiatzaren 31 baino lehen.

–Bigarrena, 2022ko urteari buruzkoa, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen.

Antsoainen, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2112563