197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Lurzoru publikoan eta erabilera publikoko espazio pribatuetan terrazak eta beladoreak jartzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko maiatzaren 26an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion lurzoru publikoan eta erabilera publikoko espazio pribatuetan terrazak eta beladoreak jartzea arautzen duen ordenantzaren aldaketari. Ordenantza horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 135. zenbakian, 2021eko ekainaren 10ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), Ordenantza horren aldaketa behin betiko onesten da, eta haren testu osoa argitaratzen da, dagozkion ondorioetarako.

Altsasun, 2021eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ALDATUTAKO TESTUA

Aldatu egin da ordenantzaren izenburua, eta hemendik aurrera izen hau izanen du: “Lurzoru publikoan eta erabilera publikoko espazio pribatuetan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza arautzailea”.

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den lizentzia aldez aurretik eskuratu beharretik salbu.

Instalazioek ez dute ordenantza honetan araututako lizentzia eskuratu beharrik izanen kasu hauetako batean badaude, zeinetan Ordenantza honetan aipatzen diren mugak ez diren aplikatuko.

a) Udalaren administrazio kontzesio baten babesean egindako jardueren osagarri direnean, jabari publikoko edo ondareko ondasunetan kokatuta egoteagatik.

b) Aldi baterako jarduerak egiten diren behin-behineko instalazio eramangarri edo desmuntagarriak, establezimendu bati lotuta egon ala ez.

Instalazio hauek Udalaren baimena beharko dute aldez aurretik, eta hartan xedatutakoari eta aplikatu beharreko araudiari lotuko zaizkio. Horrelako instalazioetarako baimenaren indarraldia instalazioa baimentzen duen administrazio egintzan adieraziko da.

Instalazio horiek jartzeko eskaerak kasu bakoitzaren berezitasunen arabera ebatziko dira, eta baimena ematen duen administrazio egintzan adierazitako baldintzen pean egonen dira.

7. artikulua. Nolako tokitan kokatzen ahal den instalazioa.

Terraza eta beladoreak jabari publikoko ondasunak edo erabilera publikoko ondasun pribatuak diren tokietan jartzeko lizentzia ematen ahal da.

8. artikulua. Lizentzia ukatzeko arrazoiak.

Udalaren organo eskudunak beladore, terraza eta elementu osagarriak ez baimentzeko aukera izanen du baldin eta interes publikoak, trazadurak, kokalekuak, bidearen segurtasunak edo bestelako inguruabarrek hala eskatzen badute hurrengo kasuetan:

–Instalazioa galtzadan jarri nahi izatea.

–Bide segurtasunari (ikuspena gutxitzea, gidariak arreta galtzea) kalte egiten bazaio edo oinezkoen joan-etorria nabarmen zailtzen badu.

–Eraikinen eta inguruko lokalen segurtasunean (ebakuazioa) eragina badu.

–Ekipamendu edo hiri-altzarien (bankuak, iturriak, telefono kabinak etab.) erabilera nabarmen galarazten edo zailtzen badu.

IV. KAPITULUA

Instalazioak bete beharreko baldintzak

9. artikulua. Instalazioak ibilgailuen zirkulazioa duten kaleetako espaloietan.

Ibilgailuen zirkulazioa duten kaleetako espaloietan beladoreak eta terrazak jartzeko eskaerak kasu bakoitzaren berezitasunen arabera ebatziko dira, muga orokor hauei jarraikiz:

9.1. Terrazak.

–Instalazioa ez da jarduera nagusiak hartzen duen establezimenduaren fatxada baino luzeago izanen, non ez duten haren ondokoek baimen idatzia ematen; betiere, ondoko etxebizitza eta lokaletan sartzeko bidea bermatu beharko da.

–Ahal dela, luzetara jarriko dira, espaloi ertzaren ondoan, hartatik 30 zentimetro bederen bereizita.

–Ezin da terrazarik jarri 2,50 metrotik beherako zabalera duen espaloian edo oinezkoen eremuan.

Instalazioak tarte bat utzi beharko die oinezkoei, 1,80 metro zabal gutxienez ere, fatxadatik, oztoporik gabe, eraikinaren fatxada ondoan.

–Etxebizitza eta lokaletarako sarbidea bermatu beharko da.

–Udal eta larrialdi zerbitzuen funtzionamendua bermatuko da.

9.2. Beladoreak.

–Ibilgailuen zein oinezkoen joan-etorrietarako beharrak hartuko dira kontuan lizentziak emateko orduan.

–Instalazioa ez da jarduera nagusiak hartzen duen establezimenduaren fatxada baino luzeago izanen, non ez duten haren ondokoek baimen idatzia ematen; betiere, ondoko etxebizitza eta lokaletan sartzeko bidea bermatu beharko da.

–Gutxienez 3 metroko tartea utzi beharko beladorea eta hau kokatzen den fatxada edo fatxaden aurrean.

Fatxada horiei dagokien lokalaren gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzarik edo lokalik ez badago, gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da beladorea eta fatxaden artean.

Honekin batera, nahiz eta aipatutako beladorearen aurreko fatxadei dagokien lokalen gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzak edo lokalak egon, azken hauek bai pertsonentzako bai ibilgailuentzako sarrera eta irteera ez badute beladorea kokatu nahi den espazioaren aurrean, beladore honen eta fatxaden artean gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da.

–Ahal dela, luzetara jarriko dira espaloiaren ertzaren ondoan eta espaloitik gutxienez 30 cm-ra.

–6 metro baino gutxiagoko zabalera duten espaloi edo oinezkoentzako espazioetan ezin izanen da beladorerik jarri.

–Orobat, debekatuta daude instalazio horiek hurrengo kasuetan kalte direnean: oinezkoen pasabideen, elbarriendako aparkalekuen, larrialdiko irteeren, autobusen geralekuen, taxiek aparkatzeko guneen, beira, kartoia eta zaborra biltzeko edukiontzien, ibilgailuen irtenbideen eta abarren parean.

–Etxebizitza eta lokaletarako sarbidea bermatu beharko da.

–Udal eta larrialdi zerbitzuen funtzionamendua bermatuko da.

10. artikulua. Instalazioak oinezkoendako kaleetan.

Ibilgailuen zirkulazioa duten kaleetako espaloietan beladoreak eta terrazak jartzeko eskaerak kasu bakoitzaren berezitasunen arabera ebatziko dira, muga orokor hauei jarraikiz:

–Ibilgailuen zein oinezkoen joan-etorrietarako beharrak hartuko dira kontuan lizentziak emateko orduan.

–Instalazioa ez da jarduera nagusiak hartzen duen establezimenduaren fatxada baino luzeago izanen, non ez duten haren ondokoek baimen idatzia ematen; betiere, ondoko etxebizitza eta lokaletan sartzeko bidea bermatu beharko da.

–Instalazioak tarte bat utzi beharko die oinezkoei, 1,80 metro zabal gutxienez ere, fatxadatik, oztoporik gabe, eraikinaren fatxada ondoan.

–Gutxienez 3 metroko tartea utzi beharko beladorea eta hau kokatzen den fatxada edo fatxaden aurrean.

Fatxada horiei dagokien lokalaren gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzarik edo lokalik ez badago, gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da beladorea eta fatxaden artean.

Honekin batera, nahiz eta aipatutako beladorearen aurreko fatxadei dagokien lokalen gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzak edo lokalak egon, azken hauek bai pertsonentzako bai ibilgailuentzako sarrera eta irteera ez badute beladorea kokatu nahi den espazioaren aurrean, beladore honen eta fatxaden artean gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da.

–Orobat, debekatuta daude instalazio horiek hurrengo kasuetan kalte direnean: oinezkoen pasabideen, elbarriendako aparkalekuen, larrialdiko irteeren, autobusen geralekuen, taxiek aparkatzeko guneen, beira, kartoia eta zaborra biltzeko edukiontzien, ibilgailuen irtenbideen eta abarren parean.

–Etxebizitza eta lokaletarako sarbidea bermatu beharko da.

–Udal eta larrialdi zerbitzuen funtzionamendua bermatuko da.

11. artikulua. Instalazioak plazetan eta espazio libreetan.

Ibilgailuen zirkulazioa duten kaleetako espaloietan beladoreak eta terrazak jartzeko eskaerak kasu bakoitzaren berezitasunen arabera ebatziko dira, muga orokor hauei jarraikiz:

–Ibilgailuen zein oinezkoen joan-etorrietarako beharrak hartuko dira kontuan lizentziak emateko orduan.

–Instalazioa ez da jarduera nagusiak hartzen duen establezimenduaren fatxada baino luzeago izanen, non ez duten haren ondokoek baimen idatzia ematen; betiere, ondoko etxebizitza eta lokaletan sartzeko bidea bermatu beharko da.

–Instalazioak tarte bat utzi beharko die oinezkoei, 1,80 metro zabal gutxienez ere, fatxadatik, oztoporik gabe, eraikinaren fatxada ondoan.

–Gutxienez 3 metroko tartea utzi beharko beladorea eta hau kokatzen den fatxada edo fatxaden aurrean.

Fatxada horiei dagokien lokalaren gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzarik edo lokalik ez badago, gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da beladorea eta fatxaden artean.

Honekin batera, nahiz eta aipatutako beladorearen aurreko fatxadei dagokien lokalen gainean ostalaritza-establezimendu eskatzailearekin erlazioa ez duten etxebizitzak edo lokalak egon, azken hauek bai pertsonentzako bai ibilgailuentzako sarrera eta irteera ez badute beladorea kokatu nahi den espazioaren aurrean, beladore honen eta fatxaden artean gutxienez 1,80 metroko tartea utzi behar da.

–Beladorearen luzerak ezin izanen du plaza edo espazio librearen erdia gainditu.

–Beladorea, gehienez ere, plazaren edo eremu librearen laurdena bezain zabal izanen da.

–Etxebizitza eta lokaletarako sarbidea bermatu beharko da.

–Udal eta larrialdi zerbitzuen funtzionamendua bermatuko da.

Iragarkiaren kodea: L2112476