197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan izateagatik

Unai Miranda Berroeta jaunak, mankomunitate honetako lehendakariak, Lehendakaritzaren 2021eko abuztuaren 16ko 70/2021 Ebazpena eman zuen:

“Gaia: lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan izateagatik.

Unai Miranda Berroeta, Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren arabera, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 44.1 artikuluaren arabera (aplikagarria da, lege horri baitagokio azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua),

ADIERAZTEN DU:

Lehena.–2021eko abuztuaren 20tik abuztuaren 28ra bitarte, biak barne, mankomunitateko lurralde-esparrutik at egongo naizela.

Bigarrena.–Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23.3 artikuluak honakoa ezartzen du: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Lehendakari izendatutako batzarre berean Iñaki Etxeberria Aranaz izan zen lehendakariorde izendatua.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak ezartzen du, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

EBAZTEN DU:

Lehena.–Mendialdea Mankomunitateko lehendakariorde Iñaki Etxeberria Aranaz nire ordezko izendatzea, dagozkidan eginkizun guztiak burutzeko.

Bigarrena.–Eskuordetzearen iraupena kanpoan egongo naizen egunetarako baino ez da izango. Hau da, abuztuaren 20tik abuztuaren 28ra bitarte, biak barne.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta mankomunitateko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Leitzan, 2021eko abuztuaren 16an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2112597