197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Francisco Javier Martínez de Morentin Urrutia alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2021eko abuztuaren 23tik irailaren 22ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita Osoko Bilkurari ere, egiten duen lehenbiziko ohiko bilkuran.

Murietan, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2112633