197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Deialdia, taxi lizentziarako

Alkatetzaren 2021eko uztailaren 21eko Ebazpenaren bitartez, Murchanteko 2. zenbakidun taxi lizentzia adjudikatzeko deialdia arautzeko oinarriak onetsi ziren.

Interesdunek Udalaren bulegoan aurkezten ahal dituzte eskabideak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan. Eskabideak oinarri arautzaile horien eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

Murchanten, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111397