197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2021eko abuztuaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin.

Etxarren Girgillaon, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2112609