197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2021eko abuztuaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean jaso bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratu, eta 15 egunean jendaurrean egonen da, aipatu aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2021eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Etxarren Girgillaon, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

–Administrari-ofiziala (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administraria (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2112608