197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GERENDIAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Gerendiaingo Kontzejuak, 2021eko ekainaren 24an kontzeju irekian egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko.

Gerendiainen, 2021eko abuztuaren 10ean.–Kontzejuko burua, Benito López Sarasate.

Iragarkiaren kodea: L2112430