197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Egozkueko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete daitezen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluak; hala, herritarrek eta interesdunek espedientea ikus dezakete, eta aurkez ditzakete bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Egozkuen, 2021eko abuztuaren 12an.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2112507