197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

5/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13an, 5/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

5/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

APARTEKO KREDITUA

1.3420.7680003

Dirulaguntza Artazkozko Kontzejuari, pilotalekurako

120.000,00

Aparteko kredituak, guztira:

120.000,00

FINANTZAKETA

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

120.000,00

Finantzaketa, guztira:

120.000,00

ALDAKETAK, KAPITULUKA

GASTUAK:

7. kapitulua

120.000,00

Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira:

120.000,00

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua

120.000,00

Diru-sarreren aurrekontuaren igoera, guztira:

120.000,00

2021eko AURREKONTUA BETEARAZTEKO OINARRIEN ALDAKETA

29. oinarria.–16. zenbaki berria sartzea.

“16. 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 1.3420.7680003 gastuen aplikazioa (Dirulaguntza Artazkozko Kontzejuari, pilotalekurako) betearazteko emanen den dirulaguntza bideratuko da dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Dirulaguntza zuzenean emanen zaio Artazkozko Kontzejuari pilotaleku baten eraikuntza finantzatzeko, kirol-instalazioa izateaz gain gizarte-harremanetarako eta kultur jardueretarako espazio publikoa izan dadin; asmoa da zuzkidura hori ahalbidetzea gaur egun horrelakorik ez duten Oltza Zendeako kontzeju guztietan. Diru-laguntza ematea egokitzat jotzen da, Kontzejuak baliabide ekonomiko mugatuak dituelako eta ez duelako aurrezki nahikorik kreditu-eragiketa berriak hitzartu ahal izateko. Nolanahi ere, laguntza hori bateragarria izan daiteke erakunde publiko edo pribatuetatik Kontzejuak jaso ditzakeen beste laguntza batzuekin”.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2112283