197. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2021eko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko udal aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 17an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.900,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 20.550,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.045,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 17.850,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 365.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 92.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 598.145,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 17.400,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 65.945,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 47.650,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 467.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 598.145,00 euro.

Cabredon, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2112297