194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

416/2021 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2021eko irailaren 20ra arte luzatzen den deialdi honetako laguntzak eskatzeko epea: “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko”.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 30ean emandako 342/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko” deritzon deialdia eta hura arautzeko oinarriak. Iragarkia 2021eko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, eta akats zuzenketa, berriz, 176, zenbakian, uztailaren 29an.

Deialdiaren 8 oinarrian ezarri zen eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 20ko 08:00etan hasi eta abuztuaren 20an amaituko zela.

Hala ere, ikusirik jaso diren eskabideen kopurua, eta iritzirik deialdian badela aski aurrekontu-kreditu profesional eta enpresa interesdun gehiago onartzeko, egokia da aipatu laguntza eskatzeko epea luzatzea, 2021eko irailaren 20ra arte (egun hori barne).

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko” deritzon deialdiko laguntzak eskatzeko epea luzatzea, 2021eko irailaren 20ra arte (egun hori barne). Ondorioz, deialdiaren 8. oinarriaren 1. apartatua honela geratzen da idatzita:

“1. 2021eko uztailaren 20an hasiko da eskaerak aurkezteko epea, 08:00etan, eta 2021eko irailaren 20an bukatuko da, egun hori barne”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2112556