194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia honako errekurtso honetan interesdun direnei: hezkuntza laguntzako espezialista lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izaro Sola Torrecilla jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 8ko 41/2021 Ebazpenaren ondoriozko behin betiko emaitzen aurka. Ebazpen horren bidez, baimena eman zen hautapen proba baten bidez bi kontratazio zerrenda osatzeko hezkuntza laguntzako espezialista lanpostuetan aldi baterako aritzeko, bata gaztelaniaz, eta bestea, euskaraz.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hezkuntza laguntzako espezialista lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioetarako euskarazko zerrendan dauden izangaiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2112482