194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko J-6.3 lurzatian.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketako espediente bat, Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko J-6.3 lurzatian, Invisa Zizur I SLUk sustatua, xede duena lerrokadurak aldatzea eta pergola bat eraikitzeko aurreikuspena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Zizur Nagusian, 2021eko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2112271