194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, katastroko 1. poligonoko 711. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko abuztuaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Esako katastroko 1. poligonoko 711. lurzatian. Maite Celaya Chocarro da sustatzailea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2112336