194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 826., 827., 828., 829., 830.
eta 831. lurzatietan. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2021eko abuztuaren 2ko 103/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Ángela Zugasti Ibarrolak sustatua, katastroko 1. poligonoko 826., 827., 828., 829., 830. eta 831. lurzatietan, eraikitzeko lerrokadura berriak definitzeko. Lurzatiak Villatuertako Solana kalean daude.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2021eko abuztuaren 4an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2112172