194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UU-8 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala determinazio xehatuetan, Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UU-8 unitatean (87. artikulua), Sociedad Cooperativa Agropecuaria La Sardak aurkeztua 2021eko uztailaren 23an (sarrera erregistroa: 3135 zenbakia).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2112437