194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko V/GSA-2 sektorearen birpartzelazio proiektuan, “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuan (behin-behineko likidazio kontua). Hasierako onespena

JOB 05-JUL-21 (5/US).

Ikusirik Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektua aldatzeko dokumentua, eta “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikia (behin-behineko likidazio kontua), 2021eko ekainaren 25ean, erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektua aldatzeko dokumentua, eta “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikia (behin-behineko likidazio kontua), 2021eko ekainaren 25ekoa.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, espedientea jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita eta iragarkia ateratzea Nafarroan argitaratutako egunkarietan.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2112103