194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

Ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko uztailaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oieregin, 2021eko abuztuaren 6an.–Kontzejuko burua, José Javier Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L2112285