194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Laborantzako herri-lurraren aprobetxamendua enkante publikoan

Martzillako Udalak, 2021eko abuztuaren 4an egindako ohiko bilkuran, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki zuen enkantean jartzea herri-larreetako aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

–Ponderosa alderdia:

4. lotea: 4. poligonoa, 750. lurzatia, D azpilurzatia, F dibisioa,13.754 m²-ko azalera duena.

9. lotea: 4. poligonoa, 744. lurzatia, A azpilurzatia, K dibisioa,11.881 m²-ko azalera duena

–Herrigunetik kanpo:

• 1. poligonoa, 171. lurzatia, 1.463 m²

• 4. poligonoa, 674. lurzatia, 1.733m²

• 6. poligonoa, 73. lurzatia, 2.092m²

• 6. poligonoa, 109. lurzatia, 1.431m²

8. poligonoa, 124. lurzatia, 2.694m²

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Zenbatekoa: 38,46 euro/erregu/urte.

Adjudikazioaldia: adjudikazioaldia banaketa berria egiteko unean amai dadin behar den denbora tartea.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Martzillako Udalaren bulegoan (La Cava plaza, 1, 1.a 31340, Martzilla).

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2112332