194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herri-larreen aprobetxamendua enkante publikoan

Martzillako Udalak, 2021eko abuztuaren 4an egindako ohiko bilkuran, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrendako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki zuen enkantean jartzea herri-larreen aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea:

2. lotea: Aragoi ibaiaren eskuinaldea.

Sotorramal:

Lurzatia 4. poligonoa, 750. lurzatia, A azpilurzatia: 20.837 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 750. lurzatia, B azpilurzatia: 102.092 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 744. lurzatia, B azpilurzatia: 29.931 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 755. lurzatia, C azpilurzatia: 8.782 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 755. lurzatia, E azpilurzatia: 28.501 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 755. lurzatia, L azpilurzatia: 16.148 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 755. lurzatia, R azpilurzatia: 10.759 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 755. lurzatia, T azpilurzatia: 116.737 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 146. lurzatia: 18.899 m².

Lurzatia 4. poligonoa, 741. lurzatia: 36.395 m².

2. lotea, guztira: 389.081 m² 433.27 erregu.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Zenbatekoa: 1.299,81 euro urtean.

Adjudikazioaldia: adjudikazioaldia banaketa berria egiteko unean amai dadin behar den denbora tartea.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Martzillako Udalaren bulegoan (La Cava plaza, 1, 1.a 31340, Martzilla)

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2112331