194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean “El Campillo industrialdea handitzea”. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko abuztuaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea Martzillako Udal Plan Orokorrean “El Campillo industrialdea handitzea”, Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2112329