194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Bizikleta bidea eraikitzeko proiektuaren jendaurreko informazioa eta ukitutako jabeei jakinaraztea

Lesakako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egindako Osoko Bilkuran, honako akordio hauek hartu zituen:

1. “Bizikleta bidea eraikitzeko, Lesaka Eurovelo bizikleta-bideen Europako sarearekin lotzea”, izeneko proiektua onestea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea.

2. Proiektua gauzatzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onura publikokoa dela eta nahitaez okupatu behar dela deklaratzea, desjabetze-ondorioetarako, erabaki honen 1. eranskinean jasotakoaren arabera. Obrak beharrezkoak dira Lesakako herria Eurovelo Europako Txirrindularitza Bideen Sarearekin lotzea ahalbidetzen duen bidegorria eraikitzeko. Europar Batasuneko herrialde guztietatik igarotzen diren 15 bizikleta ibilbide dira, eta eraikuntza amaitzen denean, 70.000 kilometroko luzera izango dute.

3. Interesdunei entzunaldi-izapidea ematea hamabost eguneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluarekin bat etorriz, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

4. Erabaki hau jendaurrean jartzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan aipatzen den moduan, hamabost eguneko epean; horretarako, udal honetako iragarki-oholean jarriko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan zabalkunderik handiena duen egunkarietako batean argitaratuko da, eta interesdunei jakinarazpen pertsonala eginen zaie, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrek idatziz eman ahal izan ditzaten zuzenketaren aurka jar daitezkeen eskubideak, eta, halaber, idatzirik eman ahal izan ditzaten zuzenketaren edo zuzenketaren aurka ager daitezkeen datuak.

5. Nafarroako Gobernuari eskatzea erabaki dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak premiaz okupatuko direla, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, obrak azkar egitea ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuarekin sinatuko den hitzarmenean aurreikusitako exekuzio-epeak betetzeko.

6. Ondasunen deskribapen materialean eta legalean egindako akatsak zuzentzeko, edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela onartzea, egokitzat jotzen dituen aurrekariak edo erreferentziak alegatuz.

7. Proiektuaren eraginpeko lurzatien jabeei honen berri ematea.

I. ERANSKINA

PROIEKTUA: “LESAKAKO BIZIKLETA BIDE BERRIA ERAIKITZEA”

Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa

LURZATI ZENBAKIA

TITULARRA

DESJ.

(m²)

ALD. OK.

(m²)

INST. OS. ALD. BAT. OK.

(m²)

POLÍGONOA

LURZATIA

AZPIP.

ERABILERA/LABORANTZA

LE-01

Zubiri Michelena, Margarita

1.286,66

2

505

A

Pabimentoa

LE-02

Unsión Pabolleta, Jesús

Unsión Pabolleta, José Luis

Unsión Pabolleta, Rafael

89,88

3

151

C

Askotariko zuhaitzak

53,75

3

151

B

Askotariko zuhaitzak

88,41

3

151

A

Belagaia

LE-03

Zozaya Irigoyen, Elena

29,72

73,32

3

220

B

Eraikuntza

72,41

138,25

3

220

A

Belagaia

LE-04

Lesakako Udalaren herri-lurra

894,52

172,61

3

373

P

Hariztia

10,82

3

373

J

Askotariko zuhaitzak

498,39

96,89

3

373

I

Askotariko zuhaitzak

LE-05

Transbidasoa SA

24,21

3

460

A

Hariztia

LE-06

Zubiri Michelena, Margarita

124,73

3

482

B

Hariztia

LE-07

Zubiri Michelena, Margarita

211,99

18,09

3

563

A

Hariztia

LE-08

Zozaya Irigoyen, Elena

4,83

87,12

3

580

A

Belagaia

LE-09

Lesakako Udalaren herri-lurra

362,48

3

663

A

Askotariko zuhaitzak

LE-10

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

437,32

5,07

3

690

C

Bidea

Laburdurak: Desj: desjabetzea; Ald. ok.: aldi baterako okupazioa; Inst. os. ald. bat. ok.: instalazio osagarrietarako aldi baterako okupazioa; Azpip.: azpipartzela.

Lesakan, 2021eko abuztuaren 4an. Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

L2112163

Iragarkiaren kodea: L2112163