194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udal Plan Orokorra jendaurrean jartzea,
behin-behinean onetsi aurretik

Larragako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Larragako Udal Plan Orokorraren dokumentu berria onestea. Dokumentu hori lantaldeak egin du, behin-behinean onets dadin (2.a), eta jendaurrean jarriko da behin-behineko onespena eman aurretik, hurrengo apartatuan xedatutakoaren arabera.

2. Aipatu dokumentua jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, eta Udalaren webgunean sartzea, Larragako Udal Plan Orokorra egitean herritarrek parte har dezaten eta izapidetzean gardentasuna izan dadin, eta segurtasun juridikoko arrazoiengatik, dokumentua behin-behinean onetsi aurretik. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.9 artikuluarekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.11 artikuluari dagokionez (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu testu bategina).

3. Jendaurreko epea iraganik, alegazioak ebatziko dira, testu berriari behin-behineko onespena emanen zaio osoko bilkuran, eta espediente osoa lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentuari bidaliko zaio, behin betiko onets dezan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Larragan, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés

Iragarkiaren kodea: L2112170