194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2. poligonoko 2666. herri-luzatiaren desafektazioa.
Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. poligonoko 2666. herri-lurzatiaren desafektazioa; haren azalera 746,33 m²-koa da.

Desafektazioaren xedea da gero haren erabilera Fernando Lejarriaga Martinezi lagatzea, laborantza jasangarriko proiekturako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluarekin bat, erabaki hau hilabetean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Bargotan, 2021eko abuztuaren 5ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2112255