194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Urbanizazio proiektua, S-2 sektorea industrialdean azpiegiturak egokitzeko. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio proiektu bat, Barasoaingo S-2 sektorea industrialdean azpiegiturak egokitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Barasoainen, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2112500