194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 522. lurzatian.
Hasierako onespena

Bakaikuko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko abuztuaren 4an, ebatzi zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Bakaikuko 1. poligonoko 522. lurzatian, Aner Galarza Barandiaranek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bakaikun, 2021eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2112179