194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

1. poligonoko 108. herri-lurzatia okupatzeko proiektua, 4 sirena dorre jartzeko. Jendaurreko informazioa

Aranoko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran, Añarbeko Urak-Aguas del Añarbe SA-k sustatu duen “Proyecto de Implantacion del Plan de Emergencias de la Presa de Añarbe” deituriko proiektuaren gainean, aho batez eta hasiera batean honakoa onartu zuen:

–Aranoko udaleko herr-lurra den katastroko 1. poligonoko 108. partzelaren okupazioa, zeina “Proyecto de Implantacion del Plan de Emergencias de la Presa de Añarbe” proiektutik ondorioztatzen den. Proiektuan, besteak beste, biztanleei abisua emateko sistema bat aurreikusten da, lau sirena dorre instalatuz, horietako bat (2 zenbakia duena) Aranoko udalerrian dago, zehazki Aranoko 1. poligonoko 108. partzela komunalean.

–Administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Aranon, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2112162