194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ondare-ondasunaren trukea Mutiloartea
sektoreko 2. poligonoko 1980. lurzatian. Onespena

Aranguren Ibarreko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 12ko bilkuran, espediente bat onetsi zuen, helburu duena Mutiloako Mutiloartea sektoreko 2. poligonoko 1980. lurzatia (Aranguren Ibarreko Udala %25,2aren jabea da) trukatzea beste ondasun batzuekin. Ondasun horiek espedientean dagoen justifikazio memorian aipatzen diren ezaugarriak bete behar dituzte. Hori horrela, erabaki hauek hartu ditu:

a) Mutiloako Mutiloartea sektorean dagoen lurzati honen besterengarritasuna deklaratzea, ondoren trukatzeko:

“P24b lurzatia: Bizitegi-erabilerako lurzatia (etxebizitza kolektibo librea), Mutiloartea sektorean, Aranguren ibarrean. Plan partzialaren arabera, okupagarria eta eraikigarria da, eta 3.916 m² ditu. Orobat, 1081m²-ko erabilera publikoko zortasun iraunkor eta doakoa dauka azaleran. Mugak: iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean, bide publiko sortu berria (V3); mendebaldean, P17A lurzatia. Aprobetxamendua: 9597,76 au. Sotoko solairua, garajetarako dena, P24A lurzatiarekin mankomunatuta dago, behar den unean ezartzen den araubide juridikoaren arabera.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3491. liburukia, 193. liburua, 190. orria, 10554. finka. Inskripzioaren arabera, lurzatiak 3.916,00 m²-ko azalera du.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 1980. lurzatia da, eta Mutiloan dago.

b) Mutiloako Mugartea sektorean bizitegi-erabilerako lurzati baten edo gehiagoren (etxebizitza kolektiboa, BOE) jabe izan eta trukean parte hartu nahi dutenei dei egitea.

c) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, trukean parte hartu nahi dutenei hamabost eguneko epea emanez.

Mutiloan, 2021eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2112508