194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco zinegotziari eskuordetzea, 2021eko abuztuaren 22tik 29ra arte, biak barne.

2. Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Aritz Ayesa Blancori jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2112280