194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jendaurreko informazioa, Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako datu oinarrizkoen berritze kolektiboari buruz

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren abuztuaren 6ko 324/2021 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluaren arabera,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Nafarroako Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako datu oinarrizkoen berritze kolektiboaren proposamena, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin ez baitute bat egiten, 4. poligonoko lurzati hauei dagokienez:

Lurzatiak: 241, 1131, 1132, 1133, 1134, 1135, 1136, 1137, 1138, 1139, 1140, 1141, 1142, 1143, 1144, 1145, 1146, 1147, 1148, 1149, 1150, 1152, 1159, 1160, 1161, 1167, 1168, 1169, 1170, 1171, 1172, 1173, 1174, 1175, 1176, 1177, 1178, 1179, 1180, 1181, 1182, 1183, 1184, 1185, 1186, 1187, 1188, 1189, 1190, 1191, 1533, 1678, 1679, 1681, 2024, 2025, 2026, 2027, 2028 eta 2030.a.

Ebazpen hau ukitutako lurzatien titularrei helaraztea, informazioa emateko soilik, lurzatien mugaketa adierazten duen planoarekin batera, eta adieraztea dokumentazioa jendaurrean egonen dela Andosillako Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Epe horretan eta hura bukatu eta hurrengo hamabost egunean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari dagokienez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Andosillan, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2112289