194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa, Udalaren hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2021eko abuztuaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen dituena Udalaren hilerria erabiltzeko tasak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta izapidetzen ari den proiektua ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, eta egoitza elektronikoan, helbide honetan:

https://adios.sedelectronica.es/transparency/95c6731d-a81f-4d47-8b54-e80d912fc49c/

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Adiosen, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2112257