194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Soberako lurzati deklaratzea 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin muga egiten duen lursail bat. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2021eko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea Ablitasko 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin muga egiten duen 25 metro koadroko lursail zati bat, ondoren Eduardo Bonel Álvarez mugakideari zuzenean saltzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.a artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin muga egiten duen 25 metro koadroko lursail zati bat soberako lurzati deklaratzea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2021eko abuztuaren 4an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2112106