194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazioko epaimahaiaren 2021eko ekainaren 2ko erabakiaren aurka, zeinaren bidez behin-behineko puntuazioak behin betikoak egiten baitira, eta gaindituen zerrenda ezartzen baita.

Mayte Manzano Ciudad andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du kalifikazio epaimahairen 2021eko ekainaren 2ko erabakiaren kontra (2021eko ekainaren 6an deialdiko web-orrian argitaratu zen), arkitekto tekniko izateko deialdian. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2112471