193. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Andosillako alkate udalburuak, abuztuaren 2ko 315/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Andosillako Udaleko beherago adierazten den zinegotziaren esku uztea, ezkongaiek hala eskatzen dutenean; hori guztia, bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean xedatutakoarekin –kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez, salbu eta zehazten direnak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan–, bai eta Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoarekin ere:

JOSÉ RAMÓN GURREA SÁENZ

Andosillan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2111973