192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan onartu den aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 196. eta 202. artikuluetan xedatuarekin.

Ziraukin, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2112082