192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa 2021eko lan-egutegian eta egun baliogabeetan

372/2021 Ebazpena.

Ikusirik Alkatearen 2020ko abenduaren 2ko 518/2020 Ebazpenaren bitartez onetsi zela Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan-egutegia.

Kontuan hartuz, COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, 2021eko herriko festak bertan behera gelditu direla 2021eko uztailaren 16ko bandoaren bitartez.

Udal langileen ordezkariek aldez aurretik egindako kontsultaren ondotik, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren 2020ko abenduaren 2ko 518/2020 Ebazpenaren lehenengo puntua aldatzea, honela:

A) 2021eko irailaren 2a, 3a, 6a, 7a eta 8a lanegunak izanen dira ondorio guztietarako.

B) Egun horiek egun balioduntzat joko dira epeen zenbaketaren ondorioetarako.

C) Aldaketa horren ondorioz, eta urteko banakako lanaldia aldaezina denez, langileek lanik egin beharko ez duten 5 egun izanen dituzte, zeinak alkateari jakinaraziko baitzaizkio, onets ditzan. Zerbitzuaren beharrek eta antzeko arrazoiek ezar ditzaketen mugen menpe egonen dira egun horiek.

Bigarrena.–Ebazpen hau eta aldatutako lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Caparroson, 2021eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2112031