192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kanpoan izanen naizenez, oporrak direla-eta, abuztuaren 12tik 19ra bitarte, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako honen bidez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde Francisco Javier Zeberio Arrarasen esku uztea 2021eko abuztuaren 12tik 19ra bitarte, biak barne.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Bakaikun, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2112435