192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 186., 188.
eta 194. lurzatietan. Behin betiko onespena

2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz, Irunberriko 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatiei zegokiena eta Jon López Beaumontek eta Maite Fernández Álvarez de Eulatek sustatua. Jendaurreko epean ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2021eko uztailaren 29an egin bilkuran, erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112243