192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Kontribuzio bereziak arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketaren behin betiko onespena. Hori hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2021eko maiatzaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2021eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

ALDAKETA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUEN FUNESKO ORDENANTZAN

Jarraian ageri den moduan aldatu da Kontribuzio bereziak arautzen dituen udal ordenantza indardunaren 13. artikuluko a) epigrafea. Ordenantza 1997ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n.

13. artikulua.

Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Oro har, banatzeko modulua izanen da udal obra edo zerbitzuen titular onuradun bakoitzak katastroko lurzatian dauzkan metro karratuen kopurua. Irizpide hori titular onuradunen artean hainbanatuko da, tributuaren zenbateko osoa ordaintzeko.

Iragarkiaren kodea: L2111978