190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 52., 53., 406., 407., 408., 409., 410., 412. eta 413. lurzatietan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 52., 53., 406., 407., 408., 409., 410., 412. eta 413. lurzatietan, Ezequiel García Rodríguezek sustaturik eta Miguel Saldaña Zabaleguik idatzita. Argitaratzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin; legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Oltza Zendean, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111654