19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-20 (11/CU).

Ikusirik Osoko Bilkurak hartutako PLE 13-ABR-18 (17/CU) erabakia, 2018ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an, argitaratua, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia eta onura publikoko deklaratzen baitira sotoko lokaleko 14,51 m², bai eta horiek okupatu beharra ere; ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorriz 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta hurrengoetan eta, izapide honi dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluetan ezarritakoarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea plan bereziaren behin betiko onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, haien titularrekin batera. Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea jasotzen du. Hona hemen:

FINKA

JABEAK

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

Sotoa, atari komunitariora sartzeko eremuaren azpian.

Antonio Pérez Salinero eta M.ª Josefa Ruda Serrano

Inskribatu gabea. 7. poligonoko 275. lurzatiaren barruan (katastroko 6. unitateari erantsia)

14,51 m²

2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2100449