19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ondasunen eta eskubideen zerrenda, Nafarroa Beherea kaleko 12ko desjabetzerako, igogailua jartzeko. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2017ko azaroaren 5ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroa Beherea kaleko 12ko plan berezia behin betiko onestearen ondoriozkoa. Plan berezi horrek desjabetzea dakar merkataritza-lokal batean, igogailua jartzeko.

Katastroko erreferentzia: 136. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpi., 3. hiri-unitatea.

Erregistroko erreferentzia: 7851. finka, 2483. liburukia, 202. liburua, 85. folioa.

Desjabetu beharreko azalera: 3,67 m2.

Jabea: M.ª Resurrección Sesma Lizari.

Osoko bilkuraren aipatu erabakian deklaratu zen, orobat, ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dagoen lurra okupatzeko beharra.

Lizarran, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2016111