19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak ematea

Baztango udaleko biztanleen erroldan ondoko ofiziozko bajen espedienteak ezin izan ditugunez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

1.–Honako pertsonei ofiziozko baja-espedienteak irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

IZEN-ABIZENAK

NO ENCSARP 02/2020

DA SILVA CANINHAS NEVES MARIA AMELIA

2.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian edo Salan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2100404