19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Uharte Arakilgo udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2016295